

SALGAI dago Pulako (Kroazia) arkitekto talde honek (pulska grupa) 2006.ko udaran antolatutako lantegiko analisiak eta emaitzak biltzen dituen liburua.
Talde honek, hiriak espazio publiko/pribatuarekin izan eta dituen arazo eta aldaketak zehatz mehatz ezagutzen ditu eta bizi ditu. Egoera nahasi/anbiguo horri buelta ematen saiatzen dira, oraindik, ekimen publiko eta politikoaren eremu horretan trantsizio (sozialismotik kapitalismo basatira) egoeran dauden herrialdeentzako beste irtenbide baten bila.
Pula hirian, terreno militarrak, ontziolak eta turismoa nahasita aurkitzen dira. Tartean bertako biztanleak bizi dira, aipatu makroerabilerek betetzen dituzten lur-sailen arteko interstizioetan.
Zer da publikoa? Zer da pribatua? Mekanismo ezberdinak publi-pribatua parte hartzailea-publikoa bihur dadin.
Bestalde, "Red Plan" izeneko mapa ere argitaratuta daukate. Bertan hirian espazioaren inguruan sortutako tokian tokiko akzio eta gertakariak azaltzen dira, bere lekuan kokatuta eta zernolako akzioa izan den adierazten duen piktogramarekin.
PULA: A CITY IN A RED STATE
Liburua Bilboko Anti Liburudendan salgai dago 12 €-tan.
Mapa lortzeko guregana jo mailtxo bat bidaliaz.
Biak ala biak inglesez zein kroazieraz idatzita daude.
El libro está a la venta en la librería Anti de Bilbao por 12 €.
Para conseguir el mapa, nos puedes contactar mandado un mail.
Ambos documentos están en inglés y croata.
The book is for sale at Anti Bookshop in Bilbao for 12 €.
You can contact us if you would like to purchase the map.
They are both written in english and croatian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario